Trophée des Montagnes: Kanikros proba, Alpeetan

Zabaldu:

Proiektuaren deskribapena

Kaixo, nire izena Eki da. 2010ean, bi urte eta erdi nituenean Etxauri-ko txakur-etxolan utzi ninduten. Han aurkitu nituen txakurrekin egin zuten bezala, nire jabeek eizarako ez nuela balio erabaki zuten.

Kaixo, Eki naiz.

Pentsatu nuen nere bila laister itzuliko liratekeela, nire jabeekin etxean berriz egongo nintzatekeela egun batzuetan. Baina egia esan, nire bizitzako beste 2 urte eta erdi han pasatu nituen. 912 egun gela hotz eta hezean sartuta.

Pixkanaka, gure indarrak tristuraren eta sentitzen genuen bakardadearen aurrean murrizten ziren. Abandonatuak, nahasitak eta babesgabeko txakurrak ginen. Gure zaunkak, ahulak, gau bakoitzaren iluntasunean galtzen ziren.

Guztiek ezin izan zuten eutsi. Goian bego.

Txikas de Etxauri-ei esker, txakur asko gaur bizirik gaude.


Astean bi edo hiru egunetan janari beroa, burusi garbiak, gailetak ekartzen dizkigute. Zelaira ateratzen gaituzte minutu batzuk korrika egin ahal izateko. 


Gure gelak garbitzen dituzte eta albaitarien azterketak egiten dizkigute.

Jendearekin hitz egiten dutela badakigu. Gure irteera bilatzen behin eta berriro. Maite gaituztela eta inoiz ez gaituztela ahazten nabaritzen dugu. Badakigu eta horregatik bizitza zor diegu.

Txikas de Etxauri beti egon dira gurekin

Ondo edo gaizki, 2013ko Urtarrilaren 15ean garrantzi handiko unea izan zen han sartuta geundenentzat.

Aurreko egunetan zehar euri asko egin zuen eta Arakil ibaia bere gainezkatzeko zorian zegoen. Estugarri zaunkatzen genuen txarrena iragarriz, baina bere oihartzuna berriro ere galtzen zen gau ekaiztsu hartan.

Ibaia gainezka egin zen eta ura leku guztietatik sartzen hasi zen. Txakur-etxola, zona inundablean kokatuta, epaituta zegoen. Eta harekin, guk, abandonatutako 130 txakurrak.

 

Gutxi balitz bezala, gerentea atea itxi zuen.

Larri-larri, destinoak Txikas de Etxauri-en eskuaren bigarren aukera eman nahi izan zigun.

Gure egoera jakin zuten bezain laster, sare sozialak erabili zituzten eta guri salbatzera etor zitezela mundu guztira deitu zuten.

Minutu gutxi batzuetan jende asko azaldu zen eta txakur-etxolako atea ireki behar izan zuten. Jendeak besoetan atera gintuen.

 

Batzuk itota zendu ziren, baina gehiengok bizirik irtetea lortu genuen.

Txikas-ek hitzeman zuten gau hartan geundenetik, bat ere itzuliko ginatekela txakur-etxolara. Eta horrela izan da.

Bigarren Aukera

Zorionez, nik Iosu-rekin bukatu nuen. Nahiz eta hark nik begiradarekin aukeratu nuela beti esan, berak adoptatu ninduen. Harrezkero nire bizitza guztiz aldatu da.

Nire lehengo eguna hondartzan

Asko entrenatzen dugu eta hainbat kirol praktikatzen ditugu. Batzuetan zoratzen nau apur bat hainbeste kirolekin, baina talde nahiko ona egiten dugula usted dut.

Mushing praktikatzen...

Denboraz, kanikross-en parte hartzen hasi ginen. Biak soka batez elkartuta korrika egiten dugu eta batera joan behar dugu. Taldean korrika egitea erakutsi dit.

 

Joan den urtean Oisans-en ospatzen duen Alpeetara eraman ninduen, “Trophée des Montagnes”-era eta uztail honetan, nire bigarren urtea izango da.

Iosukin batera, Kanikros egiten .

Txikas-en lana eskertzeko gure Erronka

Baina uda honetan, Txikas-en lan neurrigabea eskertzeko, Iosu-k eta nik erronka hau egingo dugu. Bere borondateagatik guri beti laguntzeko. Etxauri-ko txakur-etxolako txakur guztiok gure bizitzak zor dizkiegu. Haiek gabe, Europako txakur onenen ondoan lehiaketetan parte hartu ordez, nire gelako izkinan kikilduta iraungo nuke nire amaiera itxaronez.

 

Erronka honekin Txikas de Etxauri-ren lan itzela eskertzen diegu:

 

TROPHÉE DES MONTAGNES

Abuztuaren 2tik 10era Trophée des Montagnes-ean parte izango dugu. Hau, Frantziako Alpeetan, Oisans-eko zonan egiten den canicross-eko proba bat da.

9 egunetan zehar 10 etapa egingo ditugu gorabehera handiekin, 4km - 9km-en artetik

Hurrengo hiribilduetatik igarotzen da: Oiasans, Saint Colomban les Villards, Villard Reculas, Allemont, La Grave/ La Meije eta Auris.

Egunero abentura berria izango da. Paisaia eta orografia ikusgarriak izango dira. Baina lurrak eta kilometro-metaketak, zalantzarik gabe, oso zaila jarriko dizkigute.

 

Trophée des Montagnes

Proba nazioartekoa da eta urte honetan USA eta Errusiako parte-hartzaileak egongo dira. Baina gehiengoak frantziar, belgikar, espainiar, txekiar eta ingelesak izango dira.

Giro ona eta bizikidetasuna bere ezaugarri nagusien artean daude. Goi-mailako jendea eta oso ezagunak ere aurkituko ditugu. Karabana handi honetan esperientzia eta pasadizo asko partekatuko ditugu.

 

Informazio gehiago : http://club.quomodo.com/tropheedesmontagnes/accueil.htmlhttp://

Abandonatutako txakurrak balio izaten jarraitzen dugu. Ez gaitzazu ahatz.

Erronka honek Txikas de Etxauri-ren “20 perrisoletes” garapenaren aldeko akzioa bultzatu nahi du. Horregatik harekin lotuta dago.

 

Bildutako guztia Txikas de Etxauri-en proiekturako izango da. 
Animatzen zaituztegu ekarpen txikiak egitera; proiektu hauek egiten jarrai ditzatela gure mendean dagoelako. 
Askoko ahalegin txikiekin, gauza handiak lortuko ditugu.

Proiektuaren kokapena

Galderak eta erantzunak

Bidali galdera bat proiektuaren egileari:

Galdera bat egin ahal izateko Bedatsy.com orrian erregistratu behar duzu.

Oraintxe erregistratu, oso erraza da.

kirol erronka

15 ESKATUTAKOAK 300%
45 LORTUTAKOAK
EGUN. O. MIN. SEG.
 
Eki & Iosu
Egilea:
Eki & Iosu

Kirolari honek
garapenaren aldeko
ekintza hau sustatzen du

20 TXAKUR

3300€ Eskatutakoak

177€ lortutakoak

Ikusi eta parte hartu bere proiektuan

Lagundu proiektuari

eta jaso ezazu
sari hauetako bat

Egin ezazu 5€-ko ekarpena

9 finantziari
Txapa handi bat esaldi honekin: " NO COMPRES, ADOPTA"

Egin ezazu 350€-ko ekarpena

0 finantziari
40 Crowdfunding eguneko kanpainan zeharreko babesa.

9

finantziari

45€

lortuak. Eskatuak: 15 €

Ezagutu proiektuaren sortzailea

Eki & Iosu

Eki & Iosu

Spanish: Me llamo Eki, en 2010, cuando tenía dos años y medio, fui abandonado en la perrera de Etxauri. Un día, mis dueños decidieron que ya no servía para cazar. English: Hello, my name is Eki. In 2010, when I was two ...
0 proiektu
Gehiago irakurri