FAQs sortzaileentzat

Zer dira FAQ-ak ?

Erabiltzaileek, kasu honetan Proiektuen sortzaileek  Bedatsy-ri egiten dizkioten ohiko galderak dira. Ingelesezko  "Frecuent Asked Questions” laburdurekin bat datoz FAQ siglak.

Beraz atal aldakorra izango da, egindako galderen erantzunak ekarriko dituena.

Finantzaketa prozesuan parte izateko aukera izango duten Proiektuak.

1.-ERRONKAK edo KIROL PROBAK

Helburua hurrengo ekintzetatik eratorritako gastuei aurre egitea izango da:  LEHIAKETAK, ESPEDIZIOAKEDOZEIN PROBA EDO ERRONKA

Bedatsy-k kirolariak bultzatzen ditu, Garapenaren Aldeko Ekintzaren bat susta dezaten haien erronkaren bidez, eta era berean ekintzaren finantzaketa onartzen du inolako ekintzarik bultzatu gabe, kirola bultzatzea bere filosofiaren zati baita.

Garapenaren aldeko Ekintzaren bat bultzatzen duten Kirol Erronkek azaleko argazkiko eskuineko ertzean zerrenda orlegia izango dute, ikusgai eta lotura zuzena izango dute.

* Kirol Erronkarako ezin izango da osagarri motordunik erabili.

* Jarduera, zailtasun maila eta tokia kirolariaren baitan izango dira eta erronkaren araberakoak izango dira.

 Bakarrik edo taldean egin ahal izango dira.

Erronka iraupen luzekoa bada ( Munduko txirrindulari bat adibidez ), finantzaketa korrelatibo eta etapen araberakoa egin ahal izango da. Zentzu honetan, beraien erronkan murgildurik daudenei eta finantzaketa prozesua zabaldu nahi dutenei ateak zabaltzen dizkiegu.

 

2.- GARAPENAREN ALDEKO EKINTZAK

Pertsona edo erakundeek pentsatutako jarduera multzoa da, ANIMAL MUNDUA eta INGURUMENAREN BABESA eta HOBEKUNTZARA zuzendua, eta era berean gure BALIABIDE NATURALAK HOBETZERA bideratua.

Ingurumena izaki bizidun baten jardueran eta garapenean eragina duen egoera edo baldintza multzoa dela ulertzen dugu, pertsona edo giza talde bat  bizi den gizarte egoerak barne direlarik.

Garapenaren Aldeko Ekintzaren bat zaila denean eta finantzaketa handia eskatzen duenean, iraupen bera duten ekintza errazago batzuetan banatzea baimenduko da.  Ekintza horietako bakoitzak bere finantzaketa zehatza jarraituko du.

 

3.- DOKUMENTAL PROIEKTUAK

Bedatsy-k gainera Dokumental Proiektu baten finantzaketa prozesuan parte hartzeko aukera emango dizu, bere edukia PERTSONEN GARAPENEAN, ANIMALI MUNDUAN, INGURUMENEAN eta KIROL JASANGARRIETAN oinarritua izaten denean.

Formatua aldagarria izango da (dokumentalak,film-ak, argazki erakusketak, liburuak eta abar) eta beti egilearen eskubideak mantenduko ditu.

Proiektuari buruz derrigorrez bete beharrezko dokumentazioa

1.- Proiektuaren egiazko deskribapena eta erreala, helburuak ondo mugatuak dituela. Testuak, argazkiak eta bideoak erabili ahal izango dira.

2.- Kopuru ekonomikoa, eskatutako finantzaketaren helburua.

3.- Ekarpen Mailak, hau da, Proiektuaren sortzaileak aukeratu eta zenbatu behar dituen kopuru ekonomikoak; horien bidez bideratuko du  elkarrekiko finantzaketa.

Helburua zera da, pertsona  eta erakunde finantzarien aukeretara moldatzea.

4.- Agiri Proiektu guztietan eta Garapenaren Aldeko Ekintzarik sortzen ez duten Kirol Erronketan sariak eman beharko dira, Ekarpen Maila bakoitzari egokituak (ez dira dirutan izango).

Garapenaren Aldeko Ekintzen kasuan eta haiek sustatzen dituzten Kirol Erronken kasuan, sari horiek borondatezkoak izango dira

Ekarpen Mailak

Beharrezkoa da betetzea, proiektu guztien osagarri den aldetik.

Sortzaileak aukeratu eta zenbatu beharreko kopuru ekonomikoak dira, eta horien bidez gauzatuko da elkarrekiko finantzaketa.

Helburua zera da, pertsona eta erakunde finantzarien aukeretara moldatzea.

Ekarpenak kreditu txartelaren bidez egin ahal izango dira, hain zuzen ere Bedatsy-ren banku-pasabidearen bidez. 

Sariak

Beharrezkoa da sariak ematea Agiri Proiektuen eta Garapenaren Aldeko Ekintzarik sortzen ez duten Kirol Erronken kasuetan, eta, aldiz, aukerazkoa izango da, Garpenaren Aldeko Ekintzetan eta horiek sustatzen dituzten Kirol Erronketan.

Sarien xedea  erakunde eta pertsonek egindako ekarpenak sinbolikoki eskertzea da.  Hori dela-eta, ez dira dirutan izango, eta Ekarpen Mailaren araberakoak izango dira.

Sortzaileak, hala nahi badu, sari kopurua mugatu ahal izango du Ekarpen Maila bakoitzeko.

Sarien originaltasun eta kalitateak finantzaketaren emaitza arrakastatsuan eragin dezakete, beraz lan horretan arreta jartzea eskatzen da.

Gainera, finantzaketa lortzeko, komeni da kopuru ekonomikoa finkatzerakoan  kontuan hartzea sarien kostua eta bidaltze gastuak (baldin badaude)

Proiektua berrikustea argitaratu aurretik

Proiektu guztiak Bedatsy-k berraztertuko ditu argitaratu aurretik, batetik egiaztatzeko beharreko informazio guztia bete dela, eta bestetik inkoherentziak nahiz argazki, testu eta bideo ez egokiak eragozteko.   Hala, Bedatsy-k argitaratzeko eskubidea bere gain izango du.

Berraztertze prozesuan Bedatsy-k Proiektuaren Sortzaileari aholkatu ahal izango dio, behin argitaratu ondoren ahalik eta aukera gehien izateko finantzaketa prozesuan arrakasta izateko.

Berraztertze horren arrakasta Proiektuaren ezaugarrien araberakoa eta zehazte mailaren araberakoa izango da. Komenigarria da helburuak ahalik eta argienak izatea, ahalik eta estaldurarik handiena lortzeko.

Finantzaketa Prozesua

Kirol Erronka eta Agiri Proiektu guztiak argitaratzen direnetik 40 eguneko epea hasiko da, eskatutako finantzaketa lortzeko ekarpen anitzen bidez.

Behin Gapenaren Aldeko Ekintzak aztertu ondoren mapan argitaratuko dira, hau da “Ekimenen Hazitegia”, eta garapenaren Aldeko Ekintza Sorta osatuko dute.                                                       

Finantzaketa prozesua hasteko, kirolariak aukeratu egingo du eta bere sustatzailea izango da; hala finantzaketa-prozesua eta erronka-prozesua hasiko da.  Bi prozesuak batera izango dira, baina independenteak.

40 egun horietan kirolari sustatzaileek, finantzaketa eskatu duten pertsona edota erakundeek, eta Proiektua sortu dutenek haien Proiektuak azaldu eta hedatu ahal izango dituzte Bedatsy-ren blogaren bidez, gizarte sareen bidez, eta egokiak ikusten dituzten komunikabideen bidez.   

Finantzaketa arrakastatsua izateko, kasu askotan enpresa sustatzaileen,  Kirol Nahiz Ingurumenarekin lotutako enpresen edo Proiektuei atxikitako Herri Administrazio edo Erakundeen partaidetza nahitaezkoa izango da.

Finantzaketa Prozesuaren emaitza. Guztia edo Ezer ez

Behin 40 egun igarota, ez lehenago, finantzaketa prozesua amaitu egingo da.

Ekarpenen bidez finantzaketaren xede den kopuru ekonomikoa lortu edo gainditu egin bada, proiektua finantzatzen duen pertsona edo erakunde bakoitzari dagokiona kobratuko zaio, eta dagokion transakzioa egingo zaio Proiektuaren sortzaileari.

Kasu honi “Arrakastatsua” izena emango zaio.

40 egunetan eskatutako kopuru ekonomikoa lortzen ez bada, ez da diru transakziorik egingo.

Dena den, proiektu hauek berriz aurkeztu ahal izango dira finantzaketa prozesu berrietara nahi adina aldiz.

Onurak, Tasak eta Komisioak

Kasu arrakastatsuetan diru transakzioak honela zehaztuko dira:

1.- Lortutako finantzaketaren %5 Bedatsy-ren komisioa izango da; kopuru hori faktura bidez kobratuko dio Proiektuaren sortzaileari, emandako zerbitzuen truke.  *

2.- Lortutako finantzaketaren %0,9 banku-pasabidearen tasa izango da; kasu honetan Banco Sabadell Guipuzcoano banketxeari dagokiona, emandako zerbitzuen truke. 

 3.- Lortutako finantzaketaren %94,1 prozesu honetan Proiektuaren sortzaileak lortuko duen onura izango da. 

* %5ean ez dago BEZ sartua, ezta transferentzia edo eskualdatzeen ondoriozko kostuak ere.

Aldaketak

Proiektuan. 

Finantzaketa-prozesuan ezin izango dira finantzaketaren xedea den kopuru ekonomikoa eta aukeratutako sariak aldatu.

Gainerakoa eguneratzeen bidez aldatu ahal izango da, baina beti ere koherentea izanda eta mezenei ohartarazita. Aktualizazio hauek, behin eta berriro editatu daitezke eta nabarmenduak azalduko dira, ohar garrantzitsu bezala, portadako argazkiaren azpian.

Blogeko sarrera guztiak behin eta berriro editatu daitezke.

Finantzaketa prozesuan zehar Proiektua bertan behera uzten bada, finantzarien ekarpen-konpromisoak ez dira burutuko.

Behin 40 egunak igarota ezin izango da Proiektua berriz argitaratu, baina bere blogak eta berari dagozkion mapak eskuragarri egoten jarraituko dute, finantzari-kideak jakinaren gainean egoteko Proiektua martxan jarri den eta burutu den.

 

Erabiltzaile Datuetan. 

Edozein erabiltzailek, Proiektuaren sortzaile nahiz finantzari izan, aldaketak egin ahal izango ditu bere erabiltzaile izenean, E-mailean, Pasahitzean eta betetako datu pribatuetan (helbidea, telefonoa, etab.)

Proiektuaren sortzailearen Konpromiso eta Betebeharrak

Betebeharrak

Proiektuaren sortzaileak behin finantzaketa lortuta proiektua bertan behera uzten badu, lortutako ekarpenak itzuli egin beharko dizkie finantzariei.

Hala egiten ez badu lege auziak jaso ditzake finantzariek eraginda.

Gainera, behin finantzaketa eskuratuta, dagokion epean mezenas bakoitzari sariak eman beharko dizkio (baldin badaude).

 

Konpromisoak

Kasu arrakastatsuetan sortzaileak bere finantzari-kideei beren proiektuaren kokapena eta gauzatzearen berri emango die. Hartarako blog-a eguneratuko du post edo sarrera berriekin eta Ekimenen Hazitegiaren Mapa osatuko du.

Proiektuaren sortzaileak sarien estatusaren berri emango dio mezenasei (baldin baditu) hauek eskatzen dioten guztietan.

Proiektuak Administratzeko tresnak

Bedatsy-k sortzaileari fitxa edo orrialde bat emango dio, eta behin argitaratuta bere Proiektuaren erakustokia izango da.

Aurretik sortzaileak argitaratu egingo du modu pribatu eta pertsonalean.  Hartarako testuak, argazkiak eta bideoak erabili ahal izango ditu, nahi duen bezala egituratuak, bere Proiektua eta bere helburuak ahalik eta erarik eraginkorrenean azaltzeko.   Gainera Google mapa bat izango du egin nahi duen proiektua geografikoki kokatzeko.

Bere proiektua edozein delarik ere, fitxa pertsonal edo erakunde fitxa bat bete ahal izango du, eta bertan bere datuak  eta profil argazkia azaldu, bere berri emateko eta jendearekiko hurbilago izateko.

Finantzazio prozesuan sortzaileak galdera eta kontsultetarako atal bat izango du, bertan bere jarraitzaileekin eta jendearekin elkar eragiteko eta haien galderei erantzuteko.  Gainera bere bloga izango du egokiak ikusten dituen eguneraketak egin ahal izateko.

Kasu arrakastatsuetan, lehen esan dugun bezala, sortzaile bakoitzak Bedatsy-n ere bloga eta mapa partikularra izango ditu, jendeari haren Proiektuaren martxaren berri emateko.

Proiektu sortzaile bakoitzaren Bloga eta Mapa

Bloga.

Proiektu bakoitzeko blogak eguneratuz sortzaileak partaideago egingo du gizartea.  Finantzaketa prozesuan sortzaileak proiektuaren ezaugarrien berri era zehatzagoan eman ahal izango du, eta aldi berean gure jakin-mina piztu guretzat ezezagunak diren eremuetan.

Kasu Arrakastatsuetan, sortzaileek beraien fitxa partikularretan sartzen dituzten blog sarrera guztiak Proiektuen Blogak atalean ere egongo dira.   Bertan, proiektua gauzatzerakoan, sortzaileek bere jarraitzaileei lortutako finantzaketa zuritu ahal izango diete, baita beraien proiektuen helburuak azaldu, alderdirik garrantzitsuenen berri eman, eta haien aurrean eredugarri azaldu egindako ekintzen bidez.  

Blogeko sarrera guztiak behin eta berriro editatu daitezke.

 

Mapa.

Proiektua editatzerakoan sortzaileak bere proiektua leku zehatz batean kokatu ahal izango du. Proiektu horrek ibilbideren bat badu, egokiak ikusten dituen igarobide guztiak kokatu ahal izango ditu; horiek automatikoki lerro baten bidez elkartuko dira, eta proiektuaren ibilbidea osatuko dute.  Hala errazago identifika daitekeen perspektiba orokorrago bat lortu ahal izango da.

Gainera, Proiektua gauzatzerakoan sortzaileak planifikatutako ibilbideari jarraitzen diola frogatu ahal izango du, dagozkion blog sarrerak mapan kokatuz.

Bedatsy-k ulertuko du kokapenak ez direla zehatzak, gutxi gorabeherakoak baizik, eremu edo baliabide naturalak direlako edo proiektuak ibilbidera egokitzeko malgutasuna behar delako. 

Sortzailearen eta Finantzariaren arteko komunikazioa

Oro har, bai finantziazio-prozesuan zehar, baita proiektuen burutze-prozesuan ere, proiektuaren sortzaileak bere finantzariekiko eta jendearekiko duen komunikazio bide zuzenena sarrera berriak eta bere mapa partikularra izango dira.

Erabiltzaileek sarrera guzti hauetan iruzkinak egin ditzakete

Gainera “Galdera eta Erantzunak” atala izango da, eta bertan proiektu bakoitzaren sortzaileak egiten zaizkion galdera guztiei erantzun ahal izango die.