FAQs Finantzagileentzat

Zer dira FAQ-ak ?

Erabiltzaileek, kasu honetan Proiektuen finantzariek, Bedatsy-ri egiten dizkioten ohiko galderak dira.   Ingelesezko "Frecuent Asked Questions” laburdurekin bat datoz FAQ siglak.

Beraz atal aldakorra izango da, egindako galderen erantzunak ekarriko dituena.

Bedatsy-n finantzatzea

Bedatsy-n finantzatzea zera da, Proiektuaren sortzaileak proposatutako ekarpen maila bakoitzari egokitutako ekarpen ekonomiko bat egitea.

Bedatsy-n finantzari-kidea izatea zera da, norberak aukeratzen dituen proiektuetan lagundu eta parte hartzea, proiektu horiek gauzatu ahal izateko.

Nor izan daiteke finantzari ?

Edozein pertsona edo erakunde, munduko edozein alderditan.

Esan dugun bezala, Finantzaketa arrakastatsua izateko kasu askotan enpresa sustatzaileen, Kirol Nahiz Ingurumenarekin lotutako enpresen edo Proiektuei atxikitako Herri Administrazio edo Erakundeen partaidetza nahitaezkoa izango.

Nola finantzatu Bedatsy-n ?

Ekarpenak kreditu txartelaren bidez egingo dira, eta  Banco Guipuzcoano Sabadell banketxeko SGT baten bidez  (Salmenta Gune Terminala) izapidetuko dira. Banketxe hori izango da Banku-pasabidea.   Bedatsy-k ez du finantzarien banku-daturako sarbiderik izango.

Ekarpenak gutxienez 5€koak izango dira, eta Ekarpen Mailek zehaztuko dituzte.

Edozein ekarpen egin ahal izateko erabiltzaile-izen batekin erregistratu beharko dute (egiazkoa edo goitizena), gainerako erabiltzaileek ikusi egingo dutena, eta horrez gain Email bat sartu beharko dute. Email hori ez zaio ez jendeari, ez Proiektuaren Sortzaileri, eta ez gainerako erabiltzaileei azalduko.

Ekarpen bat egiteko, behin erregistratu eta gero, beharrezkoa da nahi dugun proiektura joan eta iruditzen zaigun ekarpenean klik egitea.

Finantzaketa Prozesuaren emaitza. Guztia edo Ezer ez

Behin 40 egun igarota, ez lehenago, finantzaketa prozesua amaitu egingo da.

Ekarpenen bidez finantzaketaren xede den kopuru ekonomikoa lortu edo gainditu egin bada, proiektua finantzatzen duen pertsona edo erakunde bakoitzari dagokiona kobratuko zaio, eta dagokion transakzioa egingo zaio Proiektuaren sortzaileari.

Kasu honi “Arrakastatsua” izena emango zaio.

40 egunetan errekeritutako kopuru ekonomikoa lortzen ez bada, ez da diru transakziorik egingo.

Sariak

Garapenaren Aldeko Ekintzarik sortzen ez duten Kirol Erronketan eta Agiri Proiektu guztietan Ekarpen Maila bakoitzari egokitutako sariak egongo dira.

Ez dira dirutan izango, eta Proiektuaren sortzaileak ezarriak izango dira, finantzarien ekarpenak era sinbolikoan eskertzeko; arrakastatsuak direnean sari horiek finantzariei bidaliko zaizkie.

Aukeratutako ordainsariak bidaltze-fisiko bat eskatzen badu, beharrezkoa da posta-helbidea adieraztea bidalketa jaso ahal izateko. Helbide hau proiektuaren sortzaileari soilik erakutsiko zaio, arrakasta izanez gero.

Hala, bere Saria aukeratu duen finantzari bakoitzak posta helbide bat sartu beharko du saria jaso ahal izateko.  Posta helbide hori bakarrik Kasua Arrakastatsua izan bada erakutsiko zaio Proiektuaren Sortzaileari.

Garapenaren aldeko Ekintzen kasuan eta horiek sustatzen dituzten Kirol Erronken kasuan, aukerazkoak izango dira.

Sortzaileak, hala nahi badu, sari kopurua mugatu ahal izango du Ekarpen Maila bakoitzeko.

Finantzari bakoitzaren Konpromiso eta Eskubideak

Finantzaketa prozesuak irauten duen 40 egunetan ekarpen guztiak konprometituak izango dira.  Horrek esan nahi du 40 egun horien barrenen edozein unetan pertsona edo erakunde finantzariak bere ekarpena kendu edo baliogabetu ahal izango duela, inolako kosturik gabe.

Behin 40 egunak igarota, eta beti ere errekeritutako finantzaketa lortu edo gainditu bada, transakzioak gauzatu egingo dira, eta ondorioz ekarpenak ezin izango dira erreklamatu.

Finantzariak sari bati lotutako ekarpenen bat egin badu, Kasu Arrakastatsua denean, aurreikusitako epean jasotzeko eskubidea izango du, proiektuaren sortzailearen eskutik.  Zentzu horretan, sortzaileak sarien estatusaren berri eman beharko du eskatzen zaion guztietan.

Era berean, Kasu Arrakastatsu baten ondoren sortzaileak  bere Proiektua ez gauzatzea erabakitzen badu, finantzari bakoitzari bere ekarpena itzuli beharko dio.

Proiektu bakoitzaren Bloga eta Mapa

Bloga. 

Proiektu bakoitzeko blogak eguneratuz sortzaileak partaideago egingo du gizartea oro har, eta bere finantzariak zehazki.  Finantzaketa prozesuan sortzaileak proiektuaren ezaugarrien berri era zehatzagoan eman ahal izango du, eta aldi berean gure jakin-mina piztu guretzat ezezagunak diren eremuetan.

Kasu Arrakastatsuetan, sortzaileek haien fitxa partikularretan sartzen dituzten blog sarrera guztiak Proiektuen Blogak atalean ere egongo dira.   Bertan, proiektu bakoitza gauzatzerakoan, finantzariek haien ekarpenen bidez lortutako finantzazioa zuritua ikusiko dute.  Gainera proiektuen helburuak azalduko dira, proiektuen alderdi nagusiak ikusiko dituzte, eta proiektua eredugarria izango da haientzat. 

 

Mapa.

Proiektua editatzerakoan sortzaileak bere proiektua leku zehatz batean kokatu ahal izango du. Proiektu horrek ibilbideren bat badu, egokiak ikusten dituen igarobide guztiak kokatu ahal izango ditu; horiek automatikoki lerro baten bidez elkartuko dira, eta proiektuaren ibilbidea osatuko dute.  Hala errazago identifika daitekeen perspektiba orokorrago bat lortu ahal izango da.

Proiektua gauzatzerakoan, finantzari bakoitzak blog sarreren bidez egiaztatu ahal izango du sortzaileak planifikatutako ibilbidea jarraitzen duela, dagozkion kokapenetan sartuta.

Bedatsy-k ulertuko du kokapenak ez direla zehatzak, gutxi gorabeherakoak baizik, eremu edo baliabide naturalak direlako edo proiektuak ibilbidera egokitzeko malgutasuna behar delako.

Aldaketak

Proiektuan.

Finantzaketa prozesuan Proiektuaren sortzaileak ezin izango du finantzaketaren xede den kopuru ekonomikoa aldatu, ezta aukeratutako sariak aldatu ere. Gainerakoa aldatu ahal izango da eguneratzeen bidez, baina beti ere koherentea izanda eta mezenei ohartarazita.

Ekarpen edota Sari Mailan.

Finantzaketa Prozesuan finantzariek beren ekarpen ekonomikoa aldatu ahal izango dute, eta hala nahi badute berriz egin, kopuru ekonomikoa aldatuz edo beste Sari bati atxikiz. 

Erabiltzaile Datuetan.

Edozein erabiltzailek, Proiektuaren sortzaile nahiz finantzari izan, aldaketak egin ahal izango ditu bere erabiltzaile izenean, E-mailean, Pasahitzean eta betetako datu pribatuetan (helbidea, telefonoa, etab.)

Sortzailearen eta Finantzariaren arteko Komunikazioa

Oro har, bai finantziazio-prozesuan zehar, baita proiektuen burutze-prozesuan ere, Proiektuaren sortzaileak jendearekiko duen komunikazio bide zuzenena sarrera berriak eta bere mapa partikularra izango dira.

Erabiltzaileek sarrera guzti hauetan iruzkinak egin ditzakete

Gainera “Galdera eta Erantzunak” atala izango da, eta bertan finantzari bakoitzak egokiak ikusten dituen galdera guztiak egin ahal izango dizkio proiektu bakoitzaren sortzaileari.

Finantzariei oharrak

Behin finantzaketa prozesua amaituta finantzari bakoitzak E-mail bat jasoko du Bedatsy-ren administraziotik, horren emaitzaren berri izateko.

Kasu arrakastatsuetan Bedatsy-ren administrazioak beste Email bat bidaliko die finantzari bakoitzari bere kreditu txartelaren transakzioa egiten denean.

Kasu horretan, txartela gaitzesten bada E-mail bat bidaliko zaio ordainketa orrirako lotura batekin, ekarpena berriz egin ahal izateko.

Finantzariaren pribatutasuna

Edozein ekarpen egin ahal izateko Bedatsy-ko erabiltzaile gisa erregistratu behar da.  Hartarako finantzari bakoitzak erabiltzaile izen bat aukeratuko du, egiazkoa nahiz goitizena, eta bere E-maila sartuko du.

Aukeratutako izena jendaurrean azalduko da, baita dagokion ekarpena ere, eta horiez gain aukeratutako saria, baldin badago.

E-maila ez da jendaurrean azalduko, eta Proiektuaren Sortzaileak eta gainerako erabiltzaileek ere ezin izango dute ikusi.

Finantzariak sari bat aukeratzen badu eta bidaltze-fisiko bat eskatzen badu posta helbide bat sartu beharko du jaso ahal izateko.  Posta helbide hori bakarrik erakutsiko zaio Proiektuaren Sortzaileari Kasua Arrakastatsua izan bada.