Aurkezpena

  • Slider 1
  • Slider 2
  • Slider 3
  • Slider 4
  • Slider 5
  • Slider 6
  • Slider 7
  • Slider 8
  • Slider 9
  • Slider 10
Ana Tojalen irudiak

Zer da BEDATSY ?

Oinarritzat "Berde" mentalitatea duen crowdfunding  plataforma bat da, non jarraian azalduriko proiektu ezberdinekin lan egingo duen: 

 

1.- ERRONKA edo KIROL PROBA ez-motorizatuak.  Orokorrean, helburua hurrengo ekintzetatik eratorritako gastuei aurre egitea izango da:

-       LEHIAKETAK: Izen-emateak, lekualdatzeak eta bestelako baldintzak. 

-       ESPEDIZIOAK: Gastu logistikoak, burokratikoak, etab.

-       EDOZEIN PROBA EDO ERRONKA: profesional zein sinboliko, banakako zein taldekakoa.

 

2.- GARAPENAREN ALDEKO ekintzak (*) Orokorrean, mundu jasangarriago batetara bideraturikoak izango dira, adibidez:

 -       PERTSONAK: Pertsonen bizi baldintzen defentsan eta hobekuntzaren aldeko ekintzak.

 -       ANIMAL MUNDUA.

 -       INGURUMENA

 

 3.- DOKUMENTAL Proiektuak.  Orokorrean, bere edukia pertsonen garapenean, animali munduan, ingurumenean eta kirol jasangarrietan oinarritua izango da. Besteak beste, honelakoak izan ahalko dira:

-       IKUS-ENTZUNEZKOAK: Film-ak, Dokumentalak, film laburrak, bideoak eta bestelako emanaldiak.

-       LIBURUAK: Liburuak, gidaliburuak, mapak.

-       EKITALDIAK: Erakusketak, emanaldiak eta bestelako ekintzak.

 

 

Oinarrizko Funtzionamendua

- 40 EGUN. 

Proiektu guztietarako Fintzaketa-prozesuak independienteak izango dira, 40 egunetako epea izango dute eta pertsona edota erakundeek egindako ekarpenen bidez lortuko dira.

 

 - KIROL ERRONKA ETA GARAPENAREN ALDEKO EKINTZEN LOTURA.

Garapenaren aldeko ekintza bakoitzaren atzetik, kirol erronka bat egongo da. Hau da, publikatutako  ekintzak “Garapenaren Aldeko Ekintzen sortan” egongo dira kirolariren batek bere erronka horietako batera binkulatzen duen arte. 40 egunetako bi Finantzaketa-prozesu hauek batera izango dira, baino indpendienteak.

 

 

BEDATSY-ren helburuak

KIROL IRAUNKORRA SUSTATZEN

Ekonomia oztopo bat izan ez dadin kirolariari tresna bat eskeintzen diogu. Gainera, ingurugiroaren (animali munduaren eta gizarte zuzen edo orekatu baten alde) zaintzan eta hobekuntzan parte hartze aktiboa sustatzen dugu; bere ekarpena egin dezan nahi dugu, bere energia garapenean bihurtu dadin.

 

GARAPEN ALDEKO AKZIOAK SORTZEN

Zu eta ni bezalako pertsonek, partikular, elkarte edota edozein motatako erakundeek, Garapenaren Aldeko Akzioak sortzea nahi ditugu. Gure ingurumena, kanpokoa den zeozer bezala ikusi gabe,  nahi dugun garapenakin eraiki nahi dugu.

Elkarte, ikuspuntu globaleko ekintzaileak, bolondres, bekadun edota turista solidario, txirrindulari, esploratzaile, alpinista…,  eta orokorrean, mundu osoko jendeari: munduan dauden behar askoren bozgorailu izatera animatu nahi zaituztegu, eta horrela, pasatzen zeraten herrietatik, Garapenaren Aldeko Akzioak sortu, denek parte hartu eta  lagundu ahal izateko

 

MEZUA ZABALTZEN 

Mundu berdeago, zuzenago eta jasangarriagoaren garapenean partaide izan nahi dugu. Aldi berean, atzetik etortzen direnentzat adibide. Testu, argazki, istorio eta irudien bidez gure mezua zabal dezagun.