Irisgarritasuna + Babes-horma

Zabaldu:

Proiektuaren deskribapena

TXIMELAGUA fisioterapia pediatrikoan espezializatutako elkarte bat da eta Nikaragua iparraldeko herri behartsuenetan bizi diren haur ezinduei laguntzen die.

Fisioterapia asistentzia. Lekuan bertan aztertzen ditugu gizarte-egoera ahulean bizi diren eta Nikaraguako egoera ekonomiko larria jasaten duten haur hauen behar eta premiak. TXINEMALGUAk fisioterapia asistentzia eskaintzen die eta senideei umeen osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko moduak erakusten dizkie.

2009: 42 ume tratatu genituen; gaur egun: 100etik gora. TXIMELAGUA elkarteak 2009ko erdialdean ekin zien proiektu ezberdinei, orduan 42 ume ezindu tratatu genituen, baina lekuan bertan lan egiten duten lankideei esker, geroz eta ume gazteagoak gehitu zaizkie.

Haurrei modu ezberdinetan eskaintzen zaie asistentzia:

  • Fisioterapia tratamendua.
  • Laguntza ortopedikoak: sedestazio eta bipedestazio moldeak, oin eta eskuentzako ferulak.
  • Mugitzeko laguntzak: gurpil-aulkiak, makuluak, eskorgak, eta abar.

Gure helburu nagusia Nikaragua iparraldean baliabide ekonomiko urriak eta desgaitasun ezberdinak dituzten haurren bizi kalitatea eta autonomia hobetzean datza. Eskaintzen ditugun zerbitzuei esker, ume hauen hezkuntza eta gizarte inklusioa sustatzen ditugu.

Gehiago jakiteko: www.tximelagua.org

Non? TXIMELAGUAk fisioterapia arreta zentro bat dauka EL TUMA-LA DALIA udalerrian, Matagalpa probintzian. Probintzia hau 1989an eratu zen. 13º 08' ipar latitudea eta 85º 44' mendebaldeko longitudea koordenaden artean kokaturik dago.

Iparraldean Jinotega eta El Cuá Bocay udalekin du muga, hegoaldean Matiguás eta San Ramón udalekin, eta ekialdean Rancho Grande udalarekin. Lurraldeak 462 km²-ko hedadura du. Lur malkartsu eta menditsuak dira nagusi, goragune ugari ageri dira eta lautada gutxi daude. Halere, hainbat lekutan muino gutxi daude, beraz lur mota ezberdinak dituela esan daiteke. Lurraren % 40a laua dela eta % 60a malkartsua dela esan dezakegu.

Bestalde, TXIMELAGUAk Rio Blanco, San Ramón, Matagalpa hiria, Jinotega eta Daríon kokaturik dauden hainbat zentrori ere laguntzen die.

Non gaude ?

Zentrora iristeko arrapala

Arreta zentrora iristeko sarrera egoki baten eraikuntza eta moldaera.  Garapenaren Aldeko Ekintza txiki bat aurrera ateratzeko laguntza ekonomikoa eskatzen dugu. Ekintza hau proiektu handiago baten barne dago: arreta zentro egoki baten eraikuntza eta moldaera hain zuzen ere. Bertan, haur ezinduei fisioterapia arreta eskaintzeaz gain, hezkuntza-arreta nahiz arreta psikologiko egokia emango zaie bai haurrei eta bai beren familiei.

350 metro luze dituen arrapala.  Proiektu txiki honen bitartez, TXIMELAGUA elkarteak fisioterapia zentroko sarbidea hobetzeko arrapala bat eraiki eta moldatu nahi du. Sarrera zailtzen duten elementu arkitektonikoak kendu —eskailerak, arrapala aldapatsuak— eta horien ordez 350 m luze inguru izango dituen arrapala bat eraiki nahi da.

Zertarako? Arrapala beharrezkoa da haur ezinduak zentrora iritsi ahal izateko. Arkitektura-baliabide honi esker, arreta zentrora iristeko bidea erraztuko dugu.

Bultzatu nahi dugun proiektuaren lehen fase honek garrantzi handia du, izan ere, arrapala honek fisioterapia zentroko sarrera erosoagoa egiten du tratamendua jasotzera datozen erabiltzaileentzat. Arrapalaren eraikuntzak 1250 euro baino ez du kostatzen.

Gaur egungo sarrera

Babes-horma

Segurtasun eta aprobetxamendu handiagoa.  Proiektu txiki honen bitartez, TXIMELAGUA Elkarteak segurtasun handiagoa lortu nahi du gaur egun irekita eta babesgabe dagoen zentroaren perimetroan. Horretarako, etxearen atzealdean babes-horma bat eraiki nahi da.

Zertarako? Horrela, terapia-zentrora datozen haurrek eta beren familiek espazioa hobeto aprobetxatu eta gozatuko dute. Gainera, jarduera gehiago antolatu ahalko dira, izan ere, horma honek egunez nahiz gauez segurtasuna bermatuko du.

Garapenaren Aldeko Ekintzen barne dagoen bigarren fase honek zentroko erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna suspertuko ditu. Babes-hormak erabiltzaileen eta senideen pribatutasuna, segurtasuna eta erosotasuna baimenduko ditu. Fase hau gauzatzeko kostua 2.125 eurokoa da.

Pareta eza, babesarik ez

Zergatik eskatzen dugu laguntza hau?

Garapenaren Aldeko Ekintza xume nahiz esanguratsu honek gizartean eta desgaitasun ezberdinak dituzten haurren artean eragin positiboa du. Zure laguntza txikiak pertsona askori esperantza eta zoriontasuna ekarriko die. Mundu honen parte izan eta aintzakotzat hartua izan nahi duen ume baten irribarrea eragin dezakezu. ANIMA ZAITEZ!

Gure haur bat

Taldea

Ezkerretik eskuinera: 

NAIARA NAVARRO NIETO, 1984: 

  • Bartzelonako Gimbernat eta Tomàs Cerdà Unibertsitate-eskoletan diplomaduna.
  • Fisioterapia pediatrikoan espezializatua eta GKEko zuzendaria.

AMAIA GOIKOETXEA RODERO, 1983: 

  • Bartzelonako Ramón Llull Unibertsitatean Fisioterapian diplomaduna.
  • Fisioterapia pediatrikoan espezializatua eta GKEko idazkaria.

LUCÍA MANSO MACHO, 1972: 

  • Zaragozako Unibertsitateko Osasun Zientzien fakultatean Fisioterapian diplomaduna.
  • Fisioterapia pediatrikoan espezializatua eta GKEko diruzaina.

 CANDIDA ROSA MORAZÁN 

  • Nikaraguar koordinatzailea, han bertan gure proiektuen arduraduna.

 ANA ESPINOZA MATAMOROS 

  • Nikaraguako Unibertsitate Nazionalean (UNAN, Managua) Fisioterapian tituluduna.

 

TXIMELAGUA taldea, ezkerretik eskubira: Naiara, Amaia, Lucía, Cándida, Ana

Bizikletaz bidaiatzen dutenentzat ibilbidea eta ostatua dohain

Bizikletaz bidaiatzen baduzu eta egin behar duzun bidea Nikaraguatik pasatzen bada, gure Garapenaren Aldeko Ekintza babestera eta hedatzera animatzen zaitugu. Horretarako, nahikoa da erronka sinboliko bati aurre egin eta ibilbide bat egitea, zure kabuz aukeratutako ibilbidea edo TXIMELAGUAk gomendatzen dizuna ( horian azaltzen den mapan ).

Gure esker ona erakusteko, TXIMELAGUAk poz handiz ostatua emango dizu dohainik Matagalpan.

Hainbat egun gurekin geratzeko aukera duzu, proiektuan parte har dezakezu, lagundu, edo ideia berriak proposatu; beti ongi etorria izango zara.

Zentroa bisitatzeaz gain, bizikletaz ibilbide bat egin dezakezu mendi errepide bat jarraituz, eta kafe-soroak eta inguruko baserriak ikus ditzakezu. Han bertan ere proposatuko dizkizugun beste hainbat ibilbide egin ditzakezu.

Etxe familiarra- Ostatua

Proiektuaren kokapena

Galderak eta erantzunak

Bidali galdera bat proiektuaren egileari:

Galdera bat egin ahal izateko Bedatsy.com orrian erregistratu behar duzu.

Oraintxe erregistratu, oso erraza da.

3375 ESKATUTAKOAK 100%
3375 LORTUTAKOAK
EGUN. O. MIN. SEG.
 
Tximelagua
Egilea:
Tximelagua

Kirolari honek
garapenaren aldeko
ekintza hau sustatzen du

CYCLOTHERAPY: Tximelagua proiektuaren aldeko etapa bat

10€ Eskatutakoak

10€ lortutakoak

Ikusi eta parte hartu bere proiektuan

Lagundu proiektuari

eta jaso ezazu
sari hauetako bat

Egin ezazu 5€-ko ekarpena

0 finantziari
Posta elektroniko bidez eskerrak jasoko dituzu.

Egin ezazu 10€-ko ekarpena

2 finantziari
Esker moduan Nikaraguako postal bat posta bidez + TXIMELAGUAko poltsiko-egutegia

Egin ezazu 25€-ko ekarpena

1 finantziari
Proiektuko haur baten argazkia eta eskaintza pertsonalizatua + TXIMELAGUAko poltsiko-egutegia

Egin ezazu 50€-ko ekarpena

4 finantziari
Erabiltzaileen partez esker oneko bideo digital pertsonalizatua + Nikaraguako postala

Egin ezazu 80€-ko ekarpena

1 finantziari
TXIMELAGUAko esperientziei buruzko argazki-liburua + Nikaraguako postala

Egin ezazu 150€-ko ekarpena

0 finantziari
Erabiltzaileen partez esker oneko bideo digital pertsonalizatua + TXIMELAGUAko esperientziei buruzko argazki-liburua

Egin ezazu 250€-ko ekarpena

0 finantziari
TXIMELAGUAri buruzko hitzaldi bat + TXIMELAGUAko esperientziei buruzko argazki-liburua

Egin ezazu 350€-ko ekarpena

3 finantziari
Zure markaren publizitatea gure proiektuaren hedapen bide guztietan (urte baterako) + TXIMELAGUAri buruzko hitzaldia (lekua erabakitzear dago – Espainian) + TXIMELAGUAko esperientziei buruzko argazki-liburua

Egin ezazu 500€-ko ekarpena

4 finantziari Mugatuak (4/4)
Hiru eguneko ibilbide turistikoa Nikaraguan, proiektuaren koordinatzaileak lagunduta. Benetako nikaraguar zaporea duten hiri ezberdinak bisitatuko dira (2014 urtean egindako egonaldiei mugatuta).

15

finantziari

3375€

lortuak. Eskatuak: 3375 €

Ezagutu proiektuaren sortzailea

Tximelagua

Tximelagua

TXIMELAGUA se fundó en 2009 por la iniciativa de tres chicas que, con capital propio y ayuda de cooperantes independientes, iniciaron su sueño: apoyar a niños discapacitados del norte de Nicaragua. *TXIMELAGUA started in 2...
0 proiektu
Gehiago irakurri